XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oker gabiltza bat baño geio,
egin bear det aitortu,
eta zuzentzen asi gaitezen
jendeak dezan sinistu.

Batzuek ola gabiltzalako
zintzo diranak ondatu;
Jaungoikoaren itza onela
egiten alda banatu?.

Era ontara jarraitu eta
gero Jaunaren ordezko?
orixen baida eziñezkoa
mundu obea jartzeko.

Jaiotetxera biur gaitezen
kristau utsak izateko;
milla olako baño bat ona
askoz obe danentzako!.

Lanean ere, langille tarten,
asiak dira batzuak;
lan-tokietan on egiteko
badabiltzkigu asmoak.

Ejenplo ona ematea da,
ori diote guziak;
eginkizunak zuzen beteta
izan ezkero jatorrak!.

Arrisku asko ikusten det nik
ondo pentsatzen jarrita;
zer gertatzen dan dakidalako
lan-tokiari elduta.

Leku onena gustatzen zaigu,
irabazia galanta;
ez da bakarra gaur-egunean
pekatu ortan jausita.

Ejenplo txarra sarritan degu
alde ortatik ikusi;
langille asko azpiratuaz
jarri nai degu nagusi!
Umildadezko lan gogorretan
egin dezagun ikasi;
bestela askoz obe genduan
ezertan iñoiz ez asi.

Jaungoikoari jarraitutzeko
itza daukagu emanik;
baño Lege bat ez da izango
arras zikindu ez danik.

Bere esanak ola bete nai,
geuk nai deguna egiñik;
apaiz ta pralle, askok bai beintzat,
izena degu bakarrik!.

Langille eta kristau maiteok
mesedez entzun zazute;
pekatariak danok gera ta
utsak barka iguzute.

Oker gabiltzan bakarretatik
ibilli berriz aparte;
zuzenak ere badira eta
onei ikas zaiezute.